Andrea Aguilera (Bilbo, 1997) Arteetan graduatua UPV/EHUn (2021). JAI Praktika Artistikoen Institutuan ere trebatu da (Tabakalera, 2022). 2023an Fundación Arte Santander Ekoizpen Artistikoaren X Saria jaso zuen. Gaur egun, argazkigintzan zentratzen du bere praktika artistikoa, lengoaia eskultorikoak kontuan hartuta. Horren irudia eta materialtasuna keinuak, aztarnak eta objektuak islatzeko eta aztertzeko bitarteko gisa erabiltzen ditu.